XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerla Handiko gudu-toki garrantzitsu gehienen kontaketa egiten digu euskaldunen ibileren bitartez. Deskribapen eta kontaketa horiek bizi-biziak eta atseginak dira irakurlearentzat eta gerraren benetako irudia erakusten digute.

VII. kapituluan Oulche-ra bidean, elurpean eta lohiz leporaino, soldaduek badute nahikoa lan oinetakoei eusten ere (70. or); X. kapituluan Verdunen gas pozoitsuaren aurkako babesgarriekin borroka bizian dira; azkenean Joanesen balentriak erabaki du auzia, granadekin pilota-jokoan hasita (113-120. or.); besteak beste barregarria ere badelako, bizia eta atsegina da irakurtzeko XII. kapituluan preso hartu duten alemana arrastaka eramanaz-eta izan duten jazoera ere (131-132. or.).

Kontaketen bizitasuna eta zehaztasuna aipatu badugu ere, ezin ahaztu gai honen inguruan J. Etxeparek nobela kaleratu zenean idatzi zuen artikuluaren aipamena. Goratxoago aipatu dugun Gure Herria-ko artikuluan 25 Ik. 14. oharra., Piarres (eta batez ere Piarres I) goraipatu ondoren, bi akats handisko aurkitzen dizkio nobelaren bigarren zati honi.

Batetik, euskaldun soldaduen balentriek idazlea gehiegi itsutu dutela aipatzen du, horrela, Etxepareren ustez garrantzi handiko diren beste alderdi batzuek aipatzen ez dituelarik. Ez dauku solas guti baizik adiarazi gibeleko gerlaz dio haserre antzean:

Bestetik, berriz, Etxepareren iritziz, gerra-toki garrantzitsu izan ziren tokiak ez dizkigu azal-azaletik baino deskribatzen.